2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

Abendua grabazioetan murgilduta



3.DBHKO ikasleak grabazioetan buru-belarri murgildu dira beren proiektuak aurrera eramateko. Batetik, 3.Akoek, mendira txangoa egitera doan gazte talde batek bizitako gertaera misteriotsua kontatzen digute. Kanpin dendak lortu eta mendiko erropa jantzita sekulako txangoa egin genuen Hondarribiko eskailera mekanikoen ondoko zelaira!

Bestetik, 3.Bkoek Halloween egun batean etxez etxe doazen haur mozorrotuei gertaturikoa kontatzen dute. Nola pixkanaka-pixkanaka desagertzen diren eta inork ez dakien zergatik. Kasu honetan Madalen plazara joan ginen aurrena eta alde zaharreko harresira ondoren.

Guztiaz ikasleak arduratu ziren: atrezzoa eskuratzeaz, soinua kontrolatzeaz, zuzendaritzaz, kamera erabiltzeaz, klaketaz, scriptaz...

Hara hemen zenbait argazki: Sorgina eta Akerbeltz

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

Euskararen eguna 2015

Gaur, euskararen eguna ospatzeko zenbait gelatan egindako lantxoak zintzilikatuko ditut. Euskara, zein hitz, egoera, toki, musika, pertsona nahiz emozioarekin lotzen duzue?" galderari erantzunez, ikasle bakoitzak orri bat betetzen zuen eta ondoren orri horiekin liburuxka batzuk egin ditugu. Zuen gustukoa izatea espero dut.

2.DBH A
2.DBH B
3.DBH A

Kontuan izan ikasle bakoitzak bere ideia eta sentimenduak dituela eta hori errespetatuko dugula.Gozatu liburuxkak!

Nire aldetik, duela urte batzuk egindako bideotxo bat jarriko dizuet, niretzat euskaraz bizitzea zer den azaltzen duena.

Zer da niretzat euskaraz bizitzea?

2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

"Fosfi story": animaziozko film labur onenari saria


Asteburuan sekulako albiste ona izan dugu gurean: Nazioarteko I.Begiradak Zinemaldiaren sari banaketa ospatu zen larunbatean Aquarium-ean arratsaldeko 17:30etan eta animaziozko film onenaren sailean, gure film laburra "Fosfi story"-k eskuratu zuen saria. Hori poza! Ikastetxeko irakasle taldetxo batek IƱigo Aristegik egindako oroigarriarekin ederki gozatu genuen! Benetan arratsalde ahaztezina!
Filma berriro ikusteko klikatu hemen.


2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Ikertzetik eskolara



Gaurkoan Ikertzetik etorri zaizkigu Blanca eta Xabi. Ikasturtea hasi zenetik gaur arte egindako lanaren berri eman diegu eta ikusi ere egin dute blogari esker. Ondoren, Begiradak I. Nazioarteko Zinemaldiaz hitz egin digute eta bertara joateko gogoa piztu zaigu!


2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Nazioarteko I. Begiradak Zinemaldia Donostian







































Klasean esan nizuen bezala, datorren astean Donostian I. Nazioarteko Begiradak zinemaldia ospatuko da azaroaren 27 eta 28an. Bertan, zinean modu ez profesionalean aritzen garenok aukera izango dugu gure lanak aurkeztu, konpartitu eta besteenak ikusteko. Bi urte dira eskolan zine tailerra martxan jarri genuela eta gezurra badirudi ere, zenbat ikasi dugun aurreneko egun haietatik... Gure lantxoak aurkeztu ditugu zinemaldian eta ostiralean han izango gara 2. eta 3.DBHko ikasleak Tabakaleran beste eskoletako lanak-eta ikusteko. Larunbat goizean tailerrak izango dira (interpretazioa, makilajea...) eta arratsaldean sari banaketa. Bertan ikusiko dugu elkar!
Oharra: tailerretan izena emateko klikatu hemen.


2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Planoak lantzen: Albistea


Atzo ikasleek, "The artist" film bikaina ikusi zuten. Berezia da oso, 2012.urtean egina izan den arren txuri-beltzean eta soinurik gabe baitago aurkeztua. Estetika bitxi horrek bat egiten du gaiarekin: zinearen sorrerako urteetan, zine mutuan sona handia duen aktore batek porrota ezagutzen du zinean soinua sartzeaz batera.

Taldetxo batek bitartean aurreko astean filmatutako albisteak montatu zituen Mac ordenagailuan. Begira argazkiak eta emaitzak (2DBH A eta 2DBH B).

Gidoia egiten hasi gara!

Gaur 3.DBHn, gidoia egiteko lehen urratsak eman ditugu. Hautautako istorioa eszenatan banatu dugu eta ondoren planoak zehaztu ditugu.

Argazkiak